Non egingo zenuke piercing bat?

martes, 20 de noviembre de 2012

Consumer Eroski egindako galdeketa

Hemezortzi hiriburu hautatu ditugu,esan bezala (A Coruña, Alacant, Almeria, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Granada, Iruñea, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza) eta 160 zentro; horietako 136k horixe dute jarduera bakarra, tatuajeak eta piercing-ak egitea, eta gainerako 24etan, bestelako jarduerak
ere egiten dituzte. Beharrezko informazio guztia biltzeko, gure teknikariak banan-banan joan dira zentro guztietara,
eta guztiek gauza berbera eskatu  dute: tatuaje bat egin nahi zutela (zuribeltzezko txinatar letra berbera) eta piercing bat ere jarri nahi zutela, guztietan merkeena eta altzairu kirurgikoz egina. Teknikariek galdetegi bat bete behar izan dute, eta hori prestatzeko, mediku dermatologoen laguntza eduki dugu; horrez gain, zenbait autonomia erkidegotako araudiak ere aintzat hartu ditugu (Andaluzia, Galizia, Katalunia, Nafarroa, Valentzia, Extremadura, Madril eta Murtzia), eta Tatuaje eta Piercing Maisuen Elkarte Nazionalak erabiltzen duen jarduerakode zorrotza ere bai. Oro har, CONSUMER EROSKI-k aztertu dituen zentroek ez dute gainditu gure azterketa, eta, batez beste, nahiko kaskarra izan da emaitza, ‘hala-holakoa’. Sei hiriburutako zentroak soilik iritsi dira gainditzeko mailara: Granadan eta Valentzian ‘ona’ izan da emaitza, eta Bilbon, Donostian, Kordoban eta Valladoliden, ‘onargarria’ baino ez. Alacanten, Bartzelonan eta Zaragozan aztertu ditugunek emaitza ‘txarra’ lortu dute, eta A Coruña, Almeria, Gasteiz, Iruñea, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo eta Sevillakoek, ‘hala-holakoa’ guztiek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario