Non egingo zenuke piercing bat?

martes, 20 de noviembre de 2012

‘PIERCING’ EDO TATUAJE ZENTROEN KALITATEA

Tatuaje edo piercing bat baldintza txarretan eginez gero, gaixotzeko arriskua ere izan dezake bezeroak, eta, beraz, oso  garrantzitsua da lekua ongi aukeratzea. Hona hemen arrasto batzuk, zenbait irizpide kontuan hartzeko:

1. EREMU ZABALAK:
Ongi bereizita eduki behar ditu bata bestetik harrera-lekua, lanlekua eta materialak esterilizatzeko lekua. Gainera, eremu bakoitzak handi samarra izan behar du, eta egoki argiztatua egon behar du, profesionalak eroso lan egin ahal izateko.una iluminación adecuada.

2. ZIKIN ARRASTORIK EZ:
Garbitasuna eta higienea zaindu behar dute gauza guztien gainetik, batik bat tatuajea edo piercing-a egiten duten eremuan. Zikin orbanik ez dute eduki behar inon, eta material eta tresna guztiek bere lekuan egon behar dute, ongi eta txukun ordenatuta.

3. JENDEAREN BISTATIK GORDEA:
Lan-lekuak ez du egon behar jendearen bistan; piercing-a edo tatuajea egitera joan denaren intimitatea errespetatu behar dute.

4. LAN TRESNAK:
Materialak armairu itxi batean egon behar du gordeta, bakoitza bere zorroan, behin bakarrik erabiltzekoak baitira. Erabiltzeko ordua iristean, bezeroaren aurrean ireki behar dituzte, eta tresna guztiak esterilizatu egin behar dira norbaitekin erabili ondoren (pistola, adibidez). Eskuohearen gainean jartzen den paper edo izarak ere behin erabili eta botatzen den horietakoa izan behar du, eta berdin bizar labanak ere (tatuatu nahi den ataleko ileak kentzeko erabiltzen da).


5. PROFESIONALA:
Tatuaje edo zulo egileak berak ere egoki jantzita joan behar du, arauak eskatu bezala: bata zuria eta lanerako oinetakoak eramango ditu, maska, eta erabili eta botatzen diren eskularruak (bezeroaren aurrean jantzi eta erantzi beharko ditu). Gainera, eskuak garbituko ditu lanean hasi aurretik, lana bukatu ondotik, eta lana eteten duen
bakoitzean.

6. INFORMAZIOA:
Tatuajea edo piercing-a egin aurretik, profesionalak informazioa eman behar dio bezeroari hainbat alderdiri buruz: zein arrisku dituen jakinarazi behar dio (alergiak agertzea, orbaintzeko orduan arazoak sortzea…); zein baldintzatan agertu behar duen tatuajea edo piercing-a egitera (aurreko egunetan alkoholik, drogarik eta aspirinarik hartu gabe, eta baraurik); zein faktorek eragiten duten tatuaje edo piercing bat gorputzeko atal batean edo bestean egiten denean; eta, azkenik, tatuajea edo piercing-a egin ondoren nola zaindu behar duen azaldu behar dio (pomadak eman behar dituela, gasak erabili, kontu handiarekin garbitu behar duela, denbora batez bainurik ez duela hartu behar igerilekuan edo itsasoan, krema hidratatzaileak erabili behar dituela…).

Tatuajeak kentzen dira?

Kentzen dira, baina prozesu zaila da oso, motela eta garestia. Eta kendu ere, ez dira erabat kentzen. Medikuek eta tatuatzaile profesionalek ere nabarmentzen dute markak geratu daitezkeela, aski itsusiak estetikoki. Tatuajeak kentzeko metodorik eraginkorrena laserra da, eta erabiliena ere horixe da, baina ez merkea delako: saio batek 150 euro inguru balio du.
Batez beste, bost saio behar izaten dira, baina, noski, ikusi egin behar da zenbateko tatuajea den, noiz egina eta
zer kolore dituen: horia kentzeko, adibidez, ez dago tratamendurik; urdin argia, berdea, morea eta laranja neurri batean kentzen dira; beltza, gorria eta urdin iluna desagerrarazten dira ongien azaletik.
Laserraz gain, kirurgia plastikoak erabiltzen dituen ohiko prozedurak ere balia daitezke: azala erauzi, luzarazi, moztu edo txertatu. Marrazkia ezkutatu ere egin daiteke, gainean beste tatuaje bat eginda. Arlo honetako azken aurrerapena, berriz, Ingalaterratik dator, Oxfordeko klinika batetik. Kosmetika alorreko adituek krema berezi bat asmatu dute, eta Ameriketako Estatu Batuetan hasi dira lehenengoz erabiltzen, nahiz eta oraindik ez den asko hedatu. Itxuraz, zortzi asteren buruan desagerrarazten ditu tatuajeak, minik eta orbainik gabe.


Piercingna edo tatuajea egitearen arriskuak

Gorputz artea’ deitu izan dena boladan jarri da gazteen artean, eta gazte izanen artean ere bai.
Gorputza zulatzea edo marrazki harrigarriz apaintzea ez da atzo goizeko kontua, oso antzinakoa baizik. Lehen bezala orain, ordea, azala urratu behar da, gorputzak duen babes hesi nagusietakoa, alegia, eta, ezinbestean, horrek handitu egiten du infekzio arriskua. Baina azala ez ezik, odola ere ukitzen da, eta gaixotasun batzuk odolaren bidez transmititzen dira. Beraz, piercing-ak eta tatuajeak egiteko erabiltzen dituzten tresnak kutsatuta badaude, gaixo dagoen pertsonaren baten odolak kutsatu dituelako, adibidez, arriskua ez da nolanahikoa, gaixotasun horien artean badaudelako oso-oso larriak ere. Besteak beste, giza immuno-eskasiaren birusa (GIB), hepatitisaren birusa (B eta C hepatitisak adibidez, eta neurri txikiagoan, A hepatitisa), tuberkulosia edo tetanosa.
Arrisku horiek hor daude, baina ez dira bakarrak; piercing-ek eta tatuajeek, izan ere, bestelako kalte batzuk ere sor ditzakete: urradurak, hemorragiak edo hanpadura kronikoak ager daitezke, toki jakinak infektatu, alergia erreakzioak sortu, esmalte edo hortzak apurtu… Zauria gaizki orbaintzen denean gertatzen dira halakoak, edo bakterioren batek infekzioa eragiten duenean, edo hortzetako nahasmenduren bat agertzen denean, edo tinduak edo materialen batek erreakzio txarren bat sortzen dutenean.

Tatuajearekin:

1.
Bakterioen aurkako xaboi likido batekin
garbitu behar dugu, egunean bitan, eta
eskuarekin soilik.
2.Behin benda eta lotura kenduta, ez
zaio berriz jarri behar.
3.Zarakarra edo kraka irteten bada, ez
ibili kentzen edo hazka.
4.Guztiz orbaindu arte, ez dugu eguzkirik
hartu behar, eta bainurik ere ez igerilekuan
edo itsasoan.
5.Arropa leun eta goxoa erabiltzea komeni
da, estua izango ez

Piercingnarekin:

1.
Ukitu aurretik, beti eskuak garbitu
behar ditugu.
2.Egunean bitan garbitu eta mugitu
behar dugu piercing-a.
3.Ez dugu makillajerik eman behar piercing-
a daukagun lekuan.
4.Guztiz orbaindu arte, ez dugu bainurik
hartu behar igerilekuan edo itsasoan.
5.Mihian edo ezpainean jarri badugu, ez
dugu alkoholik edan behar, ez gomarik
mastekatu, ez janari minik jan. Ongi
garbitu behar dugu jan, edan edo erre
ondotik.

Tatuaje edo piercing bat egitea erabagi badugu...

1.
Higiene arau egokiak erabiliko dituen zentro
batera joatea komeni da, eta Osasun eta
Kontsumo Sailaren erregistroan izena emana
duen zentro batera. Tatuaje eta zulo egileek,
gainera, prestakuntza ikastaroa egina eduki
behar dute.
2.Orria betearazi behar digute, informazioa jaso
dugula eta onespena ematen dugula adierazteko.
3.Adin txikikoak bagara, gurasoen edo jagoleen
baimena eraman behar dugu.
4.Piercing edo tatuaje bat egingo digun pertsonak,
lanean hasi aurretik, ongi garbitu eta desinfektatu
behar du gure azala. Gainera, higiene
eta segurtasun arau hauek bete behar ditu:
•Eskuak garbitu behar ditu hasi aurretik eta
bukatu ostean.
•Eskularru esterilizatuez baliatu behar du, erabili
eta botatzen diren horietakoez.
•Arropa eta oinetako garbiak erabili behar ditu, eta
lanean soilik erabiltzeko prestatuak.
•Lanean ari dela, ez du erre behar, ez jan
behar, ez edan behar.
•Zauririk, erredurarik edo bestelako minik baldin
badu, ongi tapatu behar ditu.
5.Azalean oreztaren bat badugu, edo garatxoa,
orina, orbana, erredura edo bestelakorik, han
behintzat ez da egin behar ez tatuajerik ez piercing-
ik.
6.Ordainagiria eskatu behar dugu; ongi etorriko
zaigu erreklamazio bat egin behar badugu.
7.Piercing-a edo tatuajea egin ondoren sintoma
hauetakoren bat agertzen bazaigu, medikutara
joan beharko dugu: sukarra badugu, gorputz
atal hori gorritua eta/edo hanpatua badugu, edo
mindua edo oinazetua.

Aurretik

EZ EGIN ‘PIERCING’ ETA TATUAJERIK
BALDIN ETA…
1.
Ongi aztertu eta pentsatu ez badugu. Tatuajeak
kentzea oso zaila da.
2.Une horretan gaixotasun edo infekzioren bat
badugu, gorputzaren defentsak ahulduta egoten
baitira.
3.Azaleko gaixotasunen bat badugu; adibidez,
dermatitisa, aknea edo psoriasia.
4.Koagulazioen aurkakoak hartzen ari bagara, edo
odol nahasmenduak baditugu edo jaiotzetik
bihotzeko gaixotasun bat badaukagu.
5.Odol emaile bagara. Tatuaje bat edo piercing
bat egin ondoren, ezin da odolik eman urtebete
igaro arte.
6.Medikamenturen bat hartzen ari bagara (medikuari
galdetu behar zaio ezer egin aurretik).