Non egingo zenuke piercing bat?

martes, 20 de noviembre de 2012

‘PIERCING’ EDO TATUAJE ZENTROEN KALITATEA

Tatuaje edo piercing bat baldintza txarretan eginez gero, gaixotzeko arriskua ere izan dezake bezeroak, eta, beraz, oso  garrantzitsua da lekua ongi aukeratzea. Hona hemen arrasto batzuk, zenbait irizpide kontuan hartzeko:

1. EREMU ZABALAK:
Ongi bereizita eduki behar ditu bata bestetik harrera-lekua, lanlekua eta materialak esterilizatzeko lekua. Gainera, eremu bakoitzak handi samarra izan behar du, eta egoki argiztatua egon behar du, profesionalak eroso lan egin ahal izateko.una iluminación adecuada.

2. ZIKIN ARRASTORIK EZ:
Garbitasuna eta higienea zaindu behar dute gauza guztien gainetik, batik bat tatuajea edo piercing-a egiten duten eremuan. Zikin orbanik ez dute eduki behar inon, eta material eta tresna guztiek bere lekuan egon behar dute, ongi eta txukun ordenatuta.

3. JENDEAREN BISTATIK GORDEA:
Lan-lekuak ez du egon behar jendearen bistan; piercing-a edo tatuajea egitera joan denaren intimitatea errespetatu behar dute.

4. LAN TRESNAK:
Materialak armairu itxi batean egon behar du gordeta, bakoitza bere zorroan, behin bakarrik erabiltzekoak baitira. Erabiltzeko ordua iristean, bezeroaren aurrean ireki behar dituzte, eta tresna guztiak esterilizatu egin behar dira norbaitekin erabili ondoren (pistola, adibidez). Eskuohearen gainean jartzen den paper edo izarak ere behin erabili eta botatzen den horietakoa izan behar du, eta berdin bizar labanak ere (tatuatu nahi den ataleko ileak kentzeko erabiltzen da).


5. PROFESIONALA:
Tatuaje edo zulo egileak berak ere egoki jantzita joan behar du, arauak eskatu bezala: bata zuria eta lanerako oinetakoak eramango ditu, maska, eta erabili eta botatzen diren eskularruak (bezeroaren aurrean jantzi eta erantzi beharko ditu). Gainera, eskuak garbituko ditu lanean hasi aurretik, lana bukatu ondotik, eta lana eteten duen
bakoitzean.

6. INFORMAZIOA:
Tatuajea edo piercing-a egin aurretik, profesionalak informazioa eman behar dio bezeroari hainbat alderdiri buruz: zein arrisku dituen jakinarazi behar dio (alergiak agertzea, orbaintzeko orduan arazoak sortzea…); zein baldintzatan agertu behar duen tatuajea edo piercing-a egitera (aurreko egunetan alkoholik, drogarik eta aspirinarik hartu gabe, eta baraurik); zein faktorek eragiten duten tatuaje edo piercing bat gorputzeko atal batean edo bestean egiten denean; eta, azkenik, tatuajea edo piercing-a egin ondoren nola zaindu behar duen azaldu behar dio (pomadak eman behar dituela, gasak erabili, kontu handiarekin garbitu behar duela, denbora batez bainurik ez duela hartu behar igerilekuan edo itsasoan, krema hidratatzaileak erabili behar dituela…).

No hay comentarios:

Publicar un comentario