Non egingo zenuke piercing bat?

martes, 20 de noviembre de 2012

Tatuajeak kentzen dira?

Kentzen dira, baina prozesu zaila da oso, motela eta garestia. Eta kendu ere, ez dira erabat kentzen. Medikuek eta tatuatzaile profesionalek ere nabarmentzen dute markak geratu daitezkeela, aski itsusiak estetikoki. Tatuajeak kentzeko metodorik eraginkorrena laserra da, eta erabiliena ere horixe da, baina ez merkea delako: saio batek 150 euro inguru balio du.
Batez beste, bost saio behar izaten dira, baina, noski, ikusi egin behar da zenbateko tatuajea den, noiz egina eta
zer kolore dituen: horia kentzeko, adibidez, ez dago tratamendurik; urdin argia, berdea, morea eta laranja neurri batean kentzen dira; beltza, gorria eta urdin iluna desagerrarazten dira ongien azaletik.
Laserraz gain, kirurgia plastikoak erabiltzen dituen ohiko prozedurak ere balia daitezke: azala erauzi, luzarazi, moztu edo txertatu. Marrazkia ezkutatu ere egin daiteke, gainean beste tatuaje bat eginda. Arlo honetako azken aurrerapena, berriz, Ingalaterratik dator, Oxfordeko klinika batetik. Kosmetika alorreko adituek krema berezi bat asmatu dute, eta Ameriketako Estatu Batuetan hasi dira lehenengoz erabiltzen, nahiz eta oraindik ez den asko hedatu. Itxuraz, zortzi asteren buruan desagerrarazten ditu tatuajeak, minik eta orbainik gabe.


No hay comentarios:

Publicar un comentario