Non egingo zenuke piercing bat?

martes, 20 de noviembre de 2012

Piercingnak eta tatuajeak consumer albistegia

Tatuajeak egitea eta gorputza zulatzea (piercing-ak jartzea) modari eta hiriko joerei lotu-lotuta daude, baina ezin esan kontu hutsalak direla. Gorputzari erasan egiten diote (ia ebakuntzatxo bat egitea bezala baita zenbaitetan), eta ezinbestekoa da informazio guzti-guztia eskura edukitzea, eta, nola ez, higiene, osasun eta garbitasun neurriak ezin zorrotzago zaintzea. Gauzak gaizki eginez gero, ondorioak aski kaltegarriak izan daitezke, eta, inondik ere, saihestu beharra dago arriskurik txikiena ere.
Tatuaje edo piercing bat egiteko, organismoaren babesetako nbat zulatu beharra dago, azala, alegia, baina horretan jarduten duten langileen % 72k ez dute galdetu ea bezeroak baduen alergiarik edo bestelako gaixotasunik. Garbitasunak eta higieneak, ordea, emaitza ona lortu dute, eta nabarmen hobetu da 2004an gai beraren inguruan egin genuen azterketarekin alderatuta; hala ere, oraindik bada zer hobetua arlo horretan ere. Oso tentuz zaintzekoa baita alderdi hori, hala egin ezean, kutsatzeko eta infekzioak eragiteko arriskua oso handia da eta. Hori dela eta, osasun ikuspegitik, medikuek-eta ez dituzte ontzat jotzen gorputz apaindura horiek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario